XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HERRENKADAK lerro bertikalak dira; zortzi dira hauek ere eta bakoitzak bere irudiaren izena darama.

DIAGONALAK kolore berdineko laukiz osatutako lerroak dira, eta hauek erpinetik (bertize) erpinera doaz.

PIEZEN MUGIMENDUA.

Beno, taula edo borrokako landa ezagutu ondoren, ikus ditzagun orain alderdi edo arerio bakoitzak dituen piezak edo indarrak.

Begira nola dauden kokaturik 3. posizio arauan arerio bakoitzaren piezak: Lehen herrenkan honako pieza hauek ditu: Errege bat, Dama bat (erregina hitza nekez erabili ohi da xakean), Gaztelu bi, Alfil bi eta Zaldun bi.

Eta bigarrenean zortzi peoi, bakoitzari dagokion lehen herrenkako pieza estaltzeko.

Erregea eta Dama erdiko laukietan ezarri behar dira beti eta DAMA BERE KOLOREAN.

Beraz, zuriek beren Dama erdiko lauki zurian jarriko dute eta beltzak, berriz, erdiko lauki beltzean.

Ordenari jarraituz erditik ertzera, Alfila, Zalduna eta Gaztelua, alderdi bakoitzak bestearekin simetria mantenduz.

Arrazionalki hasiko dugu mugimendu bakoitzaren ikasketa; hau da, errazenetik zailenera.

GAZTELUA.

Lerro zuzenekoa da Gazteluaren mugimendua: Goitik behera edo ezkerretik eskuinera edo alderantziz mugituko da beti.

Aurrera atzera, albo batetik bestera; beti ere zuzenean mugituz.

4. posizio arauan ikusten dugun Gaztelua, gezia duen edozein laukitara joan daiteke.

Beraz, hamalau lauki menderatzen ditu.

- Nola harrapatzen duen Gazteluak?.